Home

Amuarrainak begi bi, sei ezkailuk hamabi

Zorionak proiektuak parte hartu duzuen guztioi, sari hau ez da merezi ez dugun ezer :)

2010eko INTERNET alorreko ARGIA sariarekin elkarlana, informazioa eta berrikuntza uztartu dituen ekimen bat saritu nahi dugu.

Baliabide handiegirik eduki gabe, baina konpromiso handiarekin hedabide nagusiek eman ez zuten informazioa eskaini duen proiektu parte-hartzaile bat.

Euskal Herriko zazpi bazterretatik nork bere ordenagailua, mugikorra eta kamera erabilita ekimen honetako partaideek iazko mobilizazio garrantzitsuenetako baten berri eman zuten sare sozialak erabiliz, baita zuzeneko bideo emisioak ere.

Internetek informazio alternatiborako eskaintzen dituen aukera berriak noraino iristen diren erakusteagatik 2010ko INTERNETEKO ARGIA SARIA GREBAOROKORRA.INFO webgunearentzat da.

ZORIONAK!

Zorionak eman nahi dizuegu hack.in#badakigu elkartetik mobilizazioetan parte hartu zenuten guztioi Smile

 


 

GO GO GO!!!

 

Asel Askatu

Nor da Asel?

Asel Luzarraga Zarrabeitia, Punkamine taldearen kontzertu batetan ezagutu genuen. Pertsona alaia eta konprometitua da Asel. Pertsona alaia da berarekin gurutatzen zaren guztietan inoiz etzaiolako irrifarra eta umore ona falta eta berarekin ateratzen zaren bakoitzean, bai paseoan, poteoan edo parranda gauetan, beti duelako zer kontatu, eta bete txispa berezi horrekin kontatzen duelako. Pertsona konprometitua da, iniziatiba aurrerakoi eta sozial ugaritan parte hartu zuelako eta parte hartzen duelako, baita software librea erabiltzen eta sustatzen, behin GNU/Linuxeko ikastaro bat eman genion Smile Inork Aselek zer pentsatzen duen jakin nahi izango balu, anarkismoan aurkituko luke horren erantzuna, baina ez da punki anarkista antisistema prototipoa. Bere iritzi politiko kritiko propioa eraiki baitu, teoria politiko ezberdinei buruz irakurriz eta hausnartuz. Lanbide aldetik, enpresa zientzietan eta euskal filologian lizentziatua dugu Asel, urte batzutan zehar bigarren hezkuntzako irakaslea izan zen Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolan. Haurren artean literatura zabaltzen eta itzulpenak egiten ere aritu zaigu. Egin dizkigun kultur ekarpenak ere ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, argitalpen ezberdinetan parte hartzen du, lau liburu idatzi ditu (Hamaika ikspilu ganbil (2003), Karonte (2005), Mozorroaren xarma (2007) eta Abaraska (2008)) eta Punkamine musika taldeko abeslari ohia dugu Asel laguna. Honetaz gain bi blog pertsonal mantentzen ditu: Bata goiena.net-en duena eta bestea Gorribeltzean izenekoa.

Atxiloketa

2009ko abenduaren 31ko arratsaldean, lehergailu bat aurkitu zuten Txileko "La Araucanía" eskualdeko Justizia idazkaritzan. Lehergailua bolbora beltzez betetako su-itzalgailu batez egin zen eta txaleko batez estalia zegoen idazkaritzak atarian duen lorategian. Atentatuak huts egin zuen, gailuak ez zuen leher egin, detonazio mekanismoan hutsegitea izan zuelako.

Hau gertatu eta ordu batzuk beranduago Asel atxilotu zuten Padre Las Casas-en, bera bizi den hirian, atentatuaren egilea bera zela leporatuz. Cristian Dulansky Araya-k, Txileko La Araucanía eskualdeko Cautín probintziako gobernadoreak, kereila bat jarri zuen Aselen aurka Txileko Berme Epaitegian, epaileak onartu egin zuen auziaren hasieran. Atxilotutakoan, bere etxea miatu zuten eta iturri ofizialek diotenez, bertan, su-itzalgailu bat, bolbora eta metxa bat aurkitu zuten.

Asel atxilotzeko aurreko lan guztia eginda zegoela eta bere etxean aurkitutako guztia peritatu behar zela argudiatuz, Omar Mérida fiskala Txileko lege antiterroristaz baliatu zen Asel 5 egun gehiagoz aurreneurrizko espetxealdian izateko eskatzeko. La Araucanía eskualdeko eta honen Cautín probintziako hiriburua den Temuco-ko Berme Epaileak, Marcia Castillo Monjes-ek, eskaera hau onartu zuen. Aurreneurrizko espetxealdi hau 2010eko urtarrilaren 6ko goizeko hamarretan bukatzen da Txilen, Euskal Herrian eguerdiko ordu biak izango lirateke. Momentu honetan Aseli 2008ko abendutik 2009ko abendura bitartean antzeko lehergailuekin burututako lau atentatuekin zerikusia izatea leporatzen diote, baina ez inolako kargu zehatzik.

Ezadostasunak

Atxiloketa honekin zalantzak eta ezadostasunak egon dira. Aipagarriena Hommodolars kontrainformazio webgunean agertzen den artikulu honetan irakur dezakegu.

Hommodolarsen dakarrenaren arabera, estatua atentatuaren atzean dauden arduradunen bila dabil. Cristián Cancino izeneko beste pertsona baten kasua ere aipatzen dute, Cristianek bere kasua muntaia zela salatzen du. Gainera miaketetan aurkitzen diren elementuak benetan bertan aurkitu dituztelaren teoria kolokan jartzen du, modu zuzenean esan gabe. Euren esanetan, sistema hau erabiltzen dute, auzipetuei aurreko atentatuekin zerikusia dutela leporatzeko. Gainera estatuak kriminalizazio pack bat duela dio, non espetxeratuei etzaien kargu bakarra leporatzen, baizik eta bi edo ta hiru, eta akusazioak suposapenetan eta susmoetan oinarritzen direla. Ondoren, Patricio Rosende barne idazkariordeak denbora dela esan zuena gogorarazten digute: Txilen zeuden euskal herritar batzuk zelatatzen ari zirela, eta hau atxiloketa egin zen bizkortasunarekin erlazionatzen dute, ordu batzuk geroago atxilotu bait zuten Asel.

Honetaz guztiaz gain, Vanessa Contreras-ek, Aselen neskalagunak, bere mutilagunaren errugabetasuna babesten du, berak ere muntaia argudiatuz. Beti zeudela elkarrekin eta abenduaren 31ko atentatu horrekin zerikusirik ez zuela.

Gure iritzia

Guk ere gure ezadostasuna adierazten diogu Txileko gobernuari Aselen atxiloketa eta espetxeratzea dela eta. Ez dugu Txileko gobernuaren sinisgarritasuna kolokan jarri nahi, baina argi dugu Aselen errugabetasuna. Aseli ez zaizkio kargu zehatzak leporatu. Atentatua detektatu eta ordu gutxitara atxilotu zuten, beraz, zalantzak ditugu egindako ikerketen ondorioetaz, hauei eskeinitako ordu kopuru urria dela eta. Hala ere, oraindik Txileko epaileriak ez du azken hitza esan, eta oraindik badaukagu Txileko auzitegiek Asel errugabea dela ikusiko dutenaren itxaropena. Ez da Asel aske ikusteko nahia gure itxaropena elikatzen duen gauza bakarra, Asel ezagutzen dugun orok, errugabea dela sentitzen dugu gure barnean, badakigulako errugabea dela.

Hau guztia dela eta, Asel Luzarraga Zarrabeitia lagunaren askatasuna eskatzen diegu Txileko gobernu eta auzitegiei. Ez dago bere aurkako kargu zehatzik, eta herrialde demokratikoetan auziperatuaren errua da frogatu behar dena, eta ez bere errugabetasuna, errugabetasun-presuntzioa Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko berme garrantzitsuenetarikoa bait da. Aseli aplikatu zaion aurreneurrizko espetxealdia errugabetasun-presuntzioaren kontrakoa da, eta zigor zuzenbidean, aurreneurrizko espetxealdia inputatuak ihes egiteko edo honek ikerketa kaltetzeko arriskua dagoenean aplikatzen da, eta Aselen kasuan, espetxealdi honek ez du baldintza hauetariko bakarra ere bete.

Maila pertsonalean zein hack.in#badakigu informatika elkarte moduan, gure elkartasuna adierazi nahi dizkizuegu Aselen senide eta lagun guztiei. Elkartearen lan esparrua internet izanik, gure eskura dauden bitarteko guztiak erabili beharrean ikusten dugu gure burua Aselen askatasuna lortzeko, eta horretan ari gara. Bukatzeko, gure besarkadarik beroena helarazi nahi dizuegu. Zuen samina geure egiten dugu, zuoi egin dizuten moduan, guri ere bihotzaren zatitxo bat giltzapetu digutelako gure lagun Asel espetxeratu duten unean.


Bermeotik Txilera inoiz baino ozenago oihukatzen dugu: ASEL ASKATU!!!

hack.in#badakigu informatika elkartea

 

Zuzenean: Euskal presoen aldeko manifestazioa bermeon

Gaurko egunean, arratsaldeko 7retan, urtero moduan, bermeon, euskal presoen aldeko gabonetako manifestazioa burutuko da. Manifestazioa hementxe bertan ikus dezakezue zuzenean:

 

Euskalblogosfera.org proiektuaren aurkezpen “ofiziala”

Ikaragarri pozten nau euskalblogosfera.org proiektua aurrera doala ikustea. Gaur beste blog batzuen RSSa sartu behar izan ditut eta bi egun pasatu direlarik 30 blog ingururen jarioa sartu dugu bloger euskaldunen planetan. Ze izen aukeratuko dugu planetarentzako?

Abenduaren 3a ospatu nahi nuen eta nire lan esparrua Internet denez proiektu hori etorri zitzaidan autoa gidatzen nengoela, denbora apur bat hartu nuen eta bloga aurrera ateratzeko hack.in#badakigu elkartearen baitan proiektu bezala sartu nuen, baina noski, guztientzako sorpresa bat izatea nahi nuen, beraz ez nion ezer kontatu elkarteko inori, eurentzako ere opari bat izanik.

Euskal blogosferako komunitateak oso ondo hartu du proiektua eta orain hack.in#badakiguko elkartekideon artean mantendu nahi dugu, zuek ere animatuz gero, etorri gurera :)

Oraindik BETA fasean dago, beraz lantxo batzuk baditugu bere mantenduan eta baita korean ere… Arazo batzuk ematen dizkit blogari.neteko feedak sartzen dizkiodanean, dena den oraindik ez dut zergatia aztertu, baina lasai, zubia daukagu, beraz konpontzeko gai izango garela uste dut eta horrela ez bada… Komunitateari laguntza eskatuko diogu.

Denon artean elikatu beharko dugu, beraz, denon artean landu ere landu beharko dugula jakin badakigu :P

Beste barik asko eskertu nahi dizuet/dizuegu proiektu honekiko hartu duzuen jarrera, mila esker komunitatea!

Esker bereziak eman nahi dizkiot hemendik blogeko banerraren diseinua egin digun (eta zerbait gehiago egingo digun) lagunari. Raul, eskerrik asko txo! hack.in#badakigu zu ere bazara! Diseinatzaile ofiziala behintzat :P

Iturria: Dabid.net

 

Alakranaren inguruko berriak .:. Alakrana askatu!

Alakrana barkuaren inguruko berrien berri izan nahi baduzu, elkartetik webgune berri bat sortu dugu:

http://alakrana.hackinbadakigu.net/

Zabaldu berria sarean gure politikarik nortzuk garen jakin dezaten!

Era berean hack.in#badakigu elkartetik arrantzaleen familiekin bat egiten dugu gure agurrik beroena eskaintzen eta bihotzez espero dugu sarean burutuko dugun lana probetsuzkoak izatea. Besarkada bat!

 


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 3
Asel askatu!
La lista de Sinde
 
puntueus

 

Valid XHTML 1.0 Transitional